XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zoin pollitak!.

Badakina zer diren?.

Baa! Kattalin gorriak!.

- Hala ditun, Kattalin gorri, gorri....

Zer nahi Kattalin gorri bazunan, paruxaren osto perden, itzal eztian.

Eta badakin Kattalin gorri bat erhiaren puntarat iganarazten badun erranez: Kattalin gorri-gorri, bihar iguzki gorri! eta hortik hegaldatzen bada, biharamunean denbora ederra izanen dela.

Ez bada hegaldatzen berriz, denbora txarra!....

Eta Kattalin gorriak eta Jainkoaren zakurrak hiltzen badira ikaragarriko erauntsiak hasten omen ditun.

Guk ere, ikusteko, egun hortan zernahiko Kattalin gorriak bildu gintinan.

Hiru anai-arrebek bedera ahurtara.

Gero lurrean zilo egin gindinan....

Eta hiruetan hogoita hemeretzi Kattalin gorriak ziloan sartu eta lurrez estali....

Batere marrakarik gabe hil zitunan.

Ixtan bat ziloari beha egon gintunan, ez ahal zirela araiz hegaldatuko, beren hobitik, Jesus bezala....

Eta ordu berean zerua ilhuntzen hasi zunan, beltz beltza jartzen.

Etxerat joan gintunan lasterka.

Gu etxerat orduko euria burrustan hasi zunan.

Euri zikin bat, lur kolore, erreketan badakin zer ur nahasia heldu den euri ondotan?.

Hal-hala.

Jendeak oraino merkaturat abian zitunan.

Bat gure hegatzperat sartu zunan, ather beha.

- Zer euri zikina!.

Oixtian halako zeru ederra eta halako iguzki samina!.

Zer ari zauku Jainkoa, erran zuen, kexu, aztala lurrean joz bere soinekoetarik uraren jautsarazteko.

Guk hiru anai-arrebek elgarri behatu gininan.

Ixilik ginaudenan, Baginakinan gu ginela hobendunak.

Guk ekarrarazia euri zikin hori!.

Ez gintunan samur.

Ez gininan halere erran hiru ahurtara Kattalin gorri baginituela bizirik ehortziak.

Nehork ez din jakin gauza hori.

Eta, gaixo Mayi, ikusten dun, orai ez nezaken Kattalin gorri bat ere hil....